2010-06-17

Hau ingurunean egin dugun lan bat da, espero dut denoi gustatzea.

2010-06-09

POEMA IRAKURKETA


Guk poema irakurketa egin genuen, euskarako lan bat zelako eta ikasle bakoitzak
poema bat irakurri zuen. Nik au irakurri nuen:

OLATUA

Urrutian ikusi
gertuan da hazi
txirika ihes
aupa! gogor! jauzi!
iepa! ia naiz jausi
hondarretan izebak garrasi
aita korrika hasi
amaren begiak gezi
nik Adidas berriak gazi!

Jon Suarez

2010-06-02

Gizon desatxegina





Kondairak dio antzinako gizakiek dorre bat egin nahi zutela zerura igotzeko. Jainkoa, hori ikustean, haserre egin zen eta pertsona bakoitzari hizkuntza bat eman zion elkarri ez ulertzeko. Hala dio kondairak, bai, baina ez da egia. Nik kontatuko dizuet zer gertatu zen aspaldi-aspaldian hainbeste hizkuntza izateko mundu honetan:

Mundura gizon batzuk etorri ziren. Gizon oiek izkuntzak zekizkiten:

Batek txinera, besteak japoniera, beste batek gaztelera, beste batek euskara, beste batek italiera...

Bakoitza herri batera joan zen eta hizkuntza bat erakutxi zieten. Eskola balitz bezala ikasi zuten, obeto oraindik. Dembora handia pasatu zuten ikasten baina oso ondo ikasi zuten. Beste herri batera joan ziren, han lagunak zituzten. Hitz egiten hasi eta ez ziren bat ere ulertzen . Handik aurrera bakoitza bere herrikoekin hitz egiten zuten, edo bestela beste herriko izkuntzak ikasten zituzten.