2010-10-18

Etxe misteriotsua


Txikia nintzela, gurasoek lagundu zidaten etxetxo hau egiten. Orain berrogeita hamar urte ditut eta, noski, oso gutxitan erabiltzen dut, baina gaur erabili beharra izan dut. Gaur bolatxo zoragarri eta lagungarri honetan ezkutatu egin naiz.
Nire etxean soinu arraroak entzun nituen! Ni pixka bat ikaratu nintzen eta badaezpada prismatiko batzuk hartu eta etxetxoan izkutztu nintzen. Galdetuko duzue zertzrako hartu nituen prismatiko hooriek. Bada, txabolatik nire etxera begiratzeko, ea zerbaetit ikusnuen, baina ezer ez. Hurrengo egunean, berriro soinuak entzun nituen eta gauza bera egin nuen. Zerbait mugitzen ari zela iruditu zitzaidan, baina ez nion garrantzi handirik eman.

Gaua iritsi zenean, etxera joan nintzen eta berriro ere gaueko soinuak entzun nituen, baina kanpokoak zirela pentsatu nuen . Badaezpada ez nuen begirik itxi handik aurrera.

Goiza iristean, txabolara joan eta prismatikoz zerbait ikusi nuen. Poliziari deitu eta etxea goitik behera arakatu zuten eta esan zidaten ez zegoela ezer. Hala ere, zalantzan geratu nintzen. Beldurrez.


1 comentario: