2011-02-14

GAIZKI ULERTUA



Kaximiro bizikletaz kaletik zihoanean, Ernestinak ikusi eta agurtu zuen. Baina Kaximiro ez zen konturatu... Aurrera jarraitu zuen eta etxera joan zen. Goizean, beti bezala, postontzira joan zen eta eskutitz mordoxka bat hartu zuen. Haien artean Ernestinak bidalitako eskutitz bat hartu zuen. Hauxe jartzen zuen:
Kaximiro maitea, ez dakit konturatu zaren edo ez baina, ni zutaz maiteminduta nago, ordea, ikusten dut zuk ez duzula berdin pentsatzen nitaz. Eta hori nola dakidan pentsatuko duzu, ba nik atzo ikusi zintudan bizikletan ibiltzen, agurtu zintudan eta ez zenidan kasurik egin. Beno hau zendena.
Muxuak, Ernestina.

Hori irakurritakoan, hunkitu egin nintzen eta bonboi batzuk erostera joan zen Ernestinari barkamena eskatzeko. Bere etxera joan zen eta bonboi batzuk eman zizkion. Dena azaldu zion eta Ernestinak oso ondo ulertu zuen dena. Azkenean barkatu zuen eta elkarrekin bizi izan ziren.

2 comentarios:

  1. Batzutan (askotan) gauzak ez dira guk pentsatzen dugun bezala. Hobe dugu lehenbiziko irudia ahaztu eta ikertu egia aurkitzeko.

    ResponderEliminar